XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, A ikasleek hizkuntz item bat argiago ikusteko parada eskaintzen duen eskola-atala da (Scrivener, 1994: 23).

Hizkuntzaren zati jakin batzuei zehazki erreparatzen diet (Scrivener, 1996: 101), eta horixe du ikasleak prozesua antolatu eta egituratzeko modua.

Baina A (argibideak ematea) inferentzia handiko ikasprozesu gisa definitzeak (argiago egitea, arreta zerbaiti eskaintzea), adibidez, irakaslearen inferentzia baxuko jokabide gisa (hala nola azalpena, zuzenketa...) baino gehiago, ereduak behaketa-tresna gisa duen zailtasunetako bat jartzen du agerian.

Nola esan dezakegu ikasleak argiago noiz ikusten duen?

Ikasle batek zerbaiti zehazki erreparatzen dion bitartean, beharbada beste batek bost axola zaiola begiratzen dio horri.

BEAk irakasleak eta ikasleek egiten dutena deskribatzeko modu erraza, garbia eta malgua omen da (Scrivener, 1996: 99).

Baina badirudi, beste deskribapen-tresna batzuek ez bezala hala nola FIAC, FLINT eta COLT (ikus Nunan, 1989) BEA ereduak zerikusi txikiago duela ageriko jokabide eta emaitzak zer-nolakoak diren adieraztearekin, eta handiagoa juxtu-juxtu hauteman daitezkeen adimen-prozesuak (eta askotan ustekabekoak) jasotzearekin.

Lovelock-ek adierazi duen bezala: Ikasleek hizkuntzaren funtzionamendua argi ikustea.. espero dugun emaitza da, bere kasa sortzen den zerbait baino gehiago (Lovelock, 1996: 4).

Erabilera mugatuko jarduerak ikasleei erabili edo ulertzeko eskaintzen zaien hizkuntza mugatua daukatenak dira (Scrivener eta Redpath, 1993: 70).

Ikaslearen outputa beti mugatua denez beren tarteko hizkera prozesatzearen mugak direla-eta, eta jasotzen duen inputa, era berean, askotan mugatuta dagoenez: testu erraztuak, irakaslearengandiko inputa, kideengandiko inputa... definizio horrek ez du asko laguntzen.

Scrivener-ek argiago azaldu du hori adibideak eman dituenean: jarduera mugatuak dira hizkuntz praktikarako, zuzentasuna irabazteko, frogetarako eta erakusteko aukerak ematen dituztenak (Scrivener, 1996: 103).

Baina hau E (erabilera mugatua) ikuspuntu pedagogiko batetik definitzea da, hau da, irakaslearen zereginen arabera, eta P (praktika) zertan den azaltzeko beste modu bat besterik ez da.

Gainera, ereduak huts egiten du, elkar baztertzen duten zuzentasuna/jariotasuna bereizketari eusten diolako, ez baitu aintzat hartzen, zereginak doituz, zuzentasunera bideratutako jariotasun-jarduerak ere abian jar daitezkeela (Willis eta Willis, 1987: 15).

Gramatika-arauak

Izan ere, zenbat eta hurbilagotik begiratu, orduan eta antz handiagoa dute BEAren elementuek (B, E eta A) APPren elementuekin (A, P eta P); horiek ordenatzeko modua bakarrik da desberdina.

Beharbada hau, funtsean, BEA gramatikazko eskolak deskribatzeko delako da: Nagusiki, gramatika eta beste hizkuntz sistema batzuk hobeto ulertzea eta erabiltzea helburu duten eskolak eta jarduerak deskribatzeko erabiltzen da (Scrivener, 1996: 104-5).